Plazaberri artxiboa

Plazaberrin harpidetu:

Sare sozialetan:

Twitter

Plazaberri

Euskaltzaindiak eta Mallabiko Udalak herriko toponimia biltzeko hitzarmena sinatu dute

Gaur, maiatzaren 18an, Mallabiko Udalak eta Euskaltzaindiak hitzarmen bat sinatu dute, herriko toponimia biltzeko. Udalaren izenean, Milagros Mondragon alkateak eta, Euskaltzaindiarenean, Xabier Kintana idazkariak sinatu dute.

Lana Pello Mugartzak eta Justo Azagirrek eginen dute. Lanaren oinarrizko datu iturria Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak egindako ikerketa bada ere, harago joango da eta toponimia txikiaren bilketa osoa egin behar da. Horretarako, ikertzaileak saiatuko dira baserri guztietan izenak biltzen. Lanaren zuzendaria Onomastika batzordeko idazkaria den Mikel Gorrotxategi izango da. Lana aurrera atera ahal izateko EUDELen laguntza jaso da.

Amaitutakoan, datutegia zehatzeaz gain, mapa bat ere gauzatuko da.

thumb_2012-5-18_Mallabiko_Udalarekin_hitzarmena

 

Hilaren 22an banatuko dira 2011ko Azkue Sariak

Datorren asteartean, maiatzaren 22an, 2011ko Resurreccion Maria Azkue sariak banatuko dituzte Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak eta Euskaltzaindiak. Goizeko 11:00etan egingo da sari banaketa, edizio honetako irabazleak bertan izango direlarik.

Bi erakundeok antolatzen dituzten sari hauek idazle gazteak literatura mundura erakartzeko asmoz sortuak dira. Bi genero saritzen dira Azkue Sarietan: narrazioa eta olerkia. Genero bakoitzak bi maila ditu: A maila, 11 eta 14 urte bitarteko gazteentzat; eta B maila, 15 eta 18 urte bitartekoentzat. 

thumb_azkue_azala

 

Ibon Sarasolak 2011ko Euskadi Ikerketa Saria jaso du

Ibon Sarasola hizkuntzalari, idazle eta euskaltzainak atzo, maiatzaren 16an, jaso zuen 2011ko Euskadi Ikerketa Saria, Giza eta Gizarte Zientzien alorrean, Lehendakaritzako Atriumean egindako ekitaldian. Saria bizitza osoan euskararen alde egindako lanagatik eman diote. Isabel Celáa sailburuaren eskutik jaso zuen, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ematen baitu saria. Euskaltzainak euskara batua "eraiki, zabaldu eta gizarteratu zuen belaunaldiari" eskaini zion.

Ibon Sarasolak Euskaltzaindiaren  Orotariko Euskal Hiztegia zuzendu zuen, 1991tik 2005era bitartean. Orain Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta adibideak egitasmoaren zuzendaria da.

thumb_2012_05_16_sarasola